XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Amairu edo amalau gizoni, ortzak austea besterik ez nian egin, Mike.
- Edonoren antz-irudia arturik, gezurretan nabillela jakiten dutenean zer gertatuko zaidan bai al dakik?.
- Giltzapean zaartu bearko diat eta ik ere bai.
- Ez, Mike, ez. Azkarra aiz eta orrelakorik etzaiguk gertatuko.
- Bi gizonen antz-irudia artu bear izan diat erri ontan, iri laguntzearren.
- Diru-etxeko lendakari dan Adams-ena leenen, eta ertzaiñarena berriz gero.
- Nora noaken badakik, Cooper, oartzen ba`dire.
- Milloika dolar.
- niganatuko nizkikek, Mike, edonoren antzirudia artzeko ire erreztasun ori ba`nu.
- Bereala aberastu gintezkek, Mike, ik nai ba`duk....
- Lau bizar eta margo batzuk aski dituk, edonoren antza artzeko....
- Ogei urteko gazte biurtzen aiz nai ba`duk eta irurogeitaka urteko aiton biurtzen aiz, berriz, ala bear danean.
- Errez esaten duk ik....
- Ni arriskuan ibili eta irabaziak erdibana.
- Ire billa ibilliko duk ertzaiña eta nora oaken badakik, atzamarrak ezartzen ba`dizkik.
- Sar itzak maletan Adams eta ertzaiñaren antzera ibiltzeko jantzi ditudan jazki oiek eta ator onera.
- Zer egin nai didak? - Bizarra ipiñiko diat, inork ez ezagutzeko eran.
- Bereala ipiñi zion bizar beltza Cooper`i eta betille luzeak.
- Nor duk au, Mike? - esan zuen Cooper`ek, bere burua ispilluan ikustean.
- Auxe aurpegi itsusia...
- Ar itzak ire gauzak eta bagoazkek emendik leenbaitlen.
- Arin zioazen biak, euren tresnak eskuan zituztelarik, loiz estalitako kalean zear eta biurgune batean, DANBA!, neskatx batekin topo egin zuen Cooper`ek.
- Loitara eroriko zan neskatx ura, Mike`k eutsi ez ba`lio.
- Lurrera jaurti bear izan zuen Mike`k eskuan zeraman maleta eta loiz zipristindu neskatxaren aurpegia.
- Oooo!! - esan zuen neskatxak - Nora begira zoazte?.
- Sakelean zeraman musu-zapi zikiña atera zuen Mike`k.
- Ez larritu, andereño.
- Bereala garbituko dizut aurpegi eder ori...
- Koipe eta margoz zikindua zegoen musu-zapia eta ikustekoa utzi zion neskatxari aurpegia.
- Cooper`ek ere atera zuen bere musu-zapia, neskatxari aurpegia garbitzeko asmoz.
- Ertzaiñari deituko diot, oial nazkagarri ori nere aurpegian ipintzen ba`duzu!!.
- Garbi ezazu zure emaztearen aurpegia, nai ba`duzu...!.
- Emazterik ez dut.